John Mendoza: Aupa, Trinitate plaza zein den ba al dakizu?
Jon Patxe: Uste dut alde zaharrean dagoela. frontoi bat dauka. Bulebarretik sartuta azkenengo kalean abutuak 31 kalea.:
JM: Hain zuzen hori da plaza. Zer da plaza horretatik gehien gustatzen zaizuna?
JP:Plaza horretatik? han egiten diren kontzertuak eta ikuskizunak.
John Mendoza: Aupa, Trinitate plaza zein den ba al dakizu?
Aitor Agiriano: Bai, alde zaharrean dago. Behin kontzertu bat ikusten egon ginen bertan. Frontoi bat dauka. Plaza mendiari itsatsia dago alde batetik pixka bat klaustrofobikoa da. Badakizu zein den?
JM: Bai, badakit.(...) eta horretaz gain zer iruditu zitzaizun? Nola hobetu zenezake plaza hura?
AA: Hmmm, ba ez dakit. Badira osodesgastatuta dauden zati asko.Nere ustez, mendiari askoz joko gehiago atera lekioke... baina ez dakit nola. Elizaren atala ez nuke ukituko...
JM: Beno... mendiari lekua kentzearena ez da hain erraza, jada urbanizatuta dagoelako eta mailadietaz gain frontoia, bolatokia eta San Telmo museoa daude.
(...)
Elkarrizketa hauen eta beste batzuen ondoren plazari falta zaiona hurrengoa dela pentsatu dut:
1Eszenatoki bat (bertan egiten diren kontzertuak eta ekitaldik garrantzi handia daukate).
2Aterperen bat
3Ezpazioaren konfigurazioa erraz aldatzea ahalbidetzen duen sistemaren bat.
4Jendea esertzeko eserleku 'duinak' jendeari harrizko harmailak gogorregiak eta desatseginak egiten zaizkielako
5Lorategiren bat, edo belardi bat, alde horretatik plaza nahiko gogorra delako. Gainera lorategi horiek baratz komunitario gisa erabili litezke.
Horatz, hauek dira nire ustez kontuan hartzeko irizpideak plazan interbentzioa egin baino lehen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario